Info
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2008 .jpg)
Irratiko txosna barrutik.
ESKERTZA BEREZIA TXOSNAN LANEAN ARITU DIRENEI
Txosna bat antolatu duenak badaki zer nolako lana suposatzen duen. Festak hasi baino hilabete batzuk lehenago, dagoeneko bilerak Jai BAtzorde eta TXosna BAtzordean, txosna alokatu, hornidurak ziurtatu, egitaraua osatu, soinu ekipoa prestatu, propaganda, eta abar luzea. Egin behar diren lan guztien artean, txosna irekita egongo den egunetan barran lanean ariko direnen turnoak osatzea da zailtasun berezia duen horietakoa. Irratiko kideak, behartuta (kakotsen artean) zeuden turno bat osatzera baina horrekin ez zen nahikoa izaten. Horregatik, ahal zen lekutik (lagunak, koadrila, lankide, maitale eta abar) esku lan esklaboa lortu beharra zegon. Zorionez, jende zoragarria dugu inguruan, eta azkenean, modu batera zein bestera turnoak osatzeko jendea lortzen genuen. Gutxik onartzen zuten baina, ia inorri ez zitzaion jai egunetan barra baten atzean edariak zerbitzatzen aritzea gustatzen. Gogorra dela onartu behar da. Edarien konbinazioa eta izen imajina ezin guzti horiek ikasi, kontuak atera, barrikak aldatu, ordu batzuetatik aurrera, eskatzera datorkizunaren egoera aguantatu (kakotsen artean), eta abar.
.jpg)
Irratiko Jordi. Borondate on guztiarekin ordu mordoa sartu zituen txosnako barran... Egun hostalaritzako enpresari arrakastatsua da :-)
Gure heroiak dira.
Molotoff irratiko txosnatik ehundaka heroi pasa dira. Guztiak hemen azaltzea ezinezkoa litzateke, baina argazki batzuk ditugula aprobetxatuta, heroi anonimo horietako batzuen aurpegiak publiko egingo ditugu (ez dadila inor haserretu).
.jpg)
Nokono (bizkarrez) eta bere borondate on guztiarekin irratiko esklabu bilakatu den laguna. Nokonori esker (besteak beste) mantendu da irratiko txosna azken urteetan.

Txosnako esklabuek ere ondo pasatzeko aukera zuten, antza :-)
.jpg)
Iñigito eta Igor Asti, goi mailako artixtak (musikariak) ere esklabui lanetan jartzen genituen :-)
Oharra: Hemen azaltzen diren argazki gehienak, Amaia nire arreba maiteak egindakoak dira. Dohain/birtute berezia du jendearekin (parranderoekin bereziki :-) elkartzeko eta hori aprobetxatuta... Mila esker zaren bezala izateagatik...

Txosnako musikaren sarean eroritako laguna (Xabiño) eta nire arreba maitea, Amaia (parranderoekin elkartzen aditua :-)
EGITARAUA
Saio guztiak gaueko 23:00etan hasiko dira (txosna itxi arte).
Ekainak 20, ostirala
REGGAE SOUND SYSTEMA
AFRIKA SOUND SYSTEM
Etsaiak taldearekin egin zen ezaguna eta ondoren, bakarlari bezala, Entzun izeneko diskoa kaleratu zuen Fermin Muguruzaren babesean. Diskoko kantuak Euskal Herri osoan zehar zuzenean eskaini eta gero, sound system formatoan dator orain. Reggae baseen gainean euskaraz abestutako kantuekin.
+ Aritz Sound System
Ekainak 21, larunbata
BINILOZKO XIRINGAK GAUA
GRASSMAN. Guateke All Star. Lasarte.

Grassman.
RIKIKUZU. Hernani. House eta breakbeat.
MOMOTOMBO Hernani. House eta breakbeat.
OHARRA:
Riki eta Amaiaren argazkirik ez dugu zoritxarrez baina irratiko txosnako disko jartzaile fidelak eta militanteak izan dira urteetan.
Mila esker bihotzetik.
BLUE EYE Donostia. Brasil, beats.
.jpg)
Sebas, Blue Eye, urteetan irratiko disko jartzaile militantea izan dena (beste askorekin batera)
Ekainak 22, igandea
ARITZ SOUND SYSTEM 23:00-02:00
DADDY JEFF .jpg)
Daddy Jeff, binilozko altxorren artean aukeratzen.
.jpg)
Arrebaren flash erasoetatik babestu nahiean :-)
Ekainak 23, astelehena
PUNK GAUA
Ekainak 24, asteartea
DJ TALO (Hernani. Etno-tekno)
(Argazkirik ez, zoritxarrez).
OHARRA: Irratiko fundatzaile eta txosnako disko jartzaile militante fina. Zu bezalako jende gehiago behar degu Andoni!!!
A ze festa ederrak muntatzen genituen Andonirekin batera. Oso giro berezia sortzen zen...
ARITZ SOUND SYSTEM (Hernani. Musika Beltza)
Ekainak 25, asteazkena
DJ PREST. Erritmo hautsiak...
.jpg)
Okene, DJ PREST. Erritmo apurtuak. Urteetan irratiko txosnako dj esklabuetako beste bat :-)
BAD SOUND SYSTEM. Hip-hop eta reggae.
.jpg)
Masta mikrofonoan eta Iñaki Steppi erritmoetan. Maila altuko musikari militanteen adibide garbia.
Anai bixkiak izan dira guretzat Iñaki Steppi eta Bad Sound systemeko lagunak. Musika estiloetan antzeko maitaleak izan diutugu eta musika ulertzeko garaian ere, parekotasun haundiak. Bad Sound Systemeko lagunak musikaren militanteak dira. Musika, gizarte justu eta hobeagoa lortzeko tresna baliagarria izan daiteke eta horrela erakutsi dute Euskal Herrian zehar egin dituzten ehundaka emanaldietan. Molotoff Irratiko txosnan ere parte hartu izan dute (deitu diegun guztietan :-) eta oso eskertuta gaude euren aportazioagatik. Lagun zintzo, humil eta oso langile finak dira, profesionalak esango lukete askok (gure inguruetan diru sari egokiak ugari ez badira ere :-) Maite zaituztegu!

Iñaki Steppi. Euskal Herriko musika aukeratzaile onenetakoa eta pertsona bezela, are hobeagoa oraindik. Zaindu dezagun, mesedez ;-)
Ekainak 26, osteguna
ZIGOR DZ. Hip-Hop.
.jpg)
Zigor DZ (eskubian), Euskal Herriak duen disko jartzaile/skatx egile onenetakoa, gure ustez. Maixu. (Ezkerrean) Txino breaker eta DJ-a. Hau ere maixu bere horretan :-)
Ekainak 27, ostirala
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. ARITZ SOUND SYSTEM musika aukeraketan eta mikrofonoan berriz; Bilboko 121 Crew eta Norte Apache, Hernaniko Raul `Black Jiko eta Paulee, eta hainbat lagun. Musika Beltza (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.
.jpg)
Daddy Jeff, euskal raparen aitzindari. Mc, disko jartzaile, ekoizle eta irrati esatari. Balioanitza :-)

Adi esan behar duenari...
.jpg)
Eta guzti honi esker (beste gauzen artean) lortzen zen giro berezia txosnan...
















































